Tailer eta hezkuntza-programa bereziak, eskolan nekez aurkitzen dituzten estimuluak eta erronkak izan ditzaten.
Euren arteko harremana errazteko jarduera ludikoak eta kulturalak.
Familiekin:
Honako gai hauei buruzko informazioa eta aholkularitza: seme-alaben hezkuntza, ikastetxeetan dituzten eskubideak, garapen emozionala eta soziala eta abar.
Aholkularitza adimen-gaitasun handiko neska-mutikoen eta gazteen ezaugarriak eta premiak detektatzeko eta haiei buruzko informazioa jasotzeko prozesuan.
Trebakuntza-jarduerak eta tailerrak (guraso-eskolak, hitzaldi-zikloak eta abar), hainbat adituen eskutik, adimen-gaitasun handiaren zenbait alderdi ezagutzen laguntzeko.
Jarduera ludikoak, familien artean esperientziak trukatzeko elkargune izan daitezen.
Ikastetxeekin:
Trebakuntza- eta dibulgazio-jarduerak (hitzaldiak, jardunaldiak, konferentziak, tailerrak, mintegiak eta abar).
Aholkularitza bibliografiari, baliabide pedagogikoei, material espezializatuei eta beste zenbait gairi buruz.
Hezkuntza-administrazioarekin:
Berritzegune Nagusiarekin aldizkako bilerak egitea, elkarteko familiengandik nahiz ikastetxeengandik jasotzen ditugun eskaeren berri emateko.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin elkarlanean jardutea, besteak beste lege- eta administrazio-aldaketen arloan.
Hitzaldi nahiz prestakuntza-saioetan batera parte hartzea, hala nola EHUren Udako Ikastaroetan.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Si no estás de acuerdo puedes rechazarlas tal como se explica en nuestra política de cookies
Puedes anular tu consentimiento en cualquier momento usando el botón de anular consentimiento.