Gaitasun handia detektatu ondoren, ikastetxeak esku-hartzea egin behar du, irakaskuntza neskaren edo mutilaren premietara egokitzeko. Hasieran, neurri arruntak har daitezke, ikasgelan bertan, tutorea eta orientatzaileak ados jarrita. Helburua da sakontze-maila bat sortzea ikasgelan, goragoko ikasmailetako edukietan sartu gabe. Aberaste-neurri horiek, gaitasun handiko ikasleentzat ez ezik, errendimendu handikoentzat ere badira.
Litekeena da neurri horiek nahikoa ez izatea, eta, gaitasun handiko ikaslea oso trebea dela-eta, komenigarria izatea goragoko maila bateko edukiak txertatzea. Horrelakoetan, Berritzegunearen onespena behar da ikasgai baten edo batzuen curriculum-egokitzapena egiteko.
Aupatuzen iritziz, garrantzitsua da gaitasun handia detektatzea, batik bat gure seme-alabek nola ikasten eta sentitzen duten jakiteko. Izan ere, sarritan seme-alaben jokabide batzuk zuzentzen saiatzen gara, ohartu gabe onartuak ez sentitzea izaten dela jokabide horien jatorria. Eta, batez ere, komeni da seme-alabek eurek jakitea zein den ezberdintasunaren jatorria, kudeatzen ikas dezaten.
Susmorik egonez gero, bi aukera hauek daude:
- Psikologo kliniko batengana jotzea, ikaslearen ebaluazioa egin dezan. Komeni da psikologoak gai horretan eskarmentua izatea, kontua ez baita «positibo» edo «negatibo» bat adieraztea, baizik eta orientabide eta jarraibide batzuk ematea ebaluazioaren ondoren nola jardun jakiteko. Ondoren, familiak tutoreari eman behar dio txostena, neskaren edo mutilaren premiak asetzeko neurriak har ditzan, ikastetxeko orientatzaileekin elkarlanean eta familiarekin harremanetan jardunez. Batzuetan ez da beharrezkoa Berritzeguneak esku hartzea.
- 2. Zuzenean tutorearekin harremanetan jartzea. Batzuetan, ikastetxeko orientatzaileek egin dezakete ikaslearen gaitasunaren ebaluazioa. Beste batzuetan, berriz, Berritzeguneak aholkulari bat bidaltzen du ebaluazioa egitera, ikastetxeak hala eskatuta. Horrelakoetan, familiak esku-hartze txikiagoa izaten du prozesuan psikologo pribatu batera jotzen denean baino. Izan ere, Berritzegunearen egitekoa ikastetxeei aholku ematea da, ez familiei.
Ez, uste baino askoz gehiago daude. Aldian behin, komunikabideek ikasle supergaituren bat aurkezten dute, 16 urterekin unibertsitate-ikasketak eta 18rekin doktoretza eginak dituena. Beharbada horregatik uste dugu gure semeak edo alabak ez duela ikasle horren batere antzik. Bistakoa denez, eguneroko bizimoduarekin loturarik ez duten oso aparteko kasuez mintzatzen dira hedabideak.
Espainian eta nazioartean egindako zenbait azterketaren arabera, ikasleen % 5-10 inguruk daukate batezbestekoak baino adimen-gaitasun handiagoa. Estatistikoki, horrek esan nahi du edozein ikastetxetan daudela adimen-gaitasun handiko bat, bi edo hiru ikasle. Beraz, oso ohikoa da fenomenoa.
Ez; horra hor paradoxarik handiena. Dena den, badaude horrelakoak ere, nota onak ateratzen dituztenak, alegia. Horregatik nahastu ohi dira ikasle horien ezaugarrien berri ez duten irakasleak. Gaitasun handiko ikasleek nota bikainak ateratzea espero izaten dute. Ondorioa: notak ez dira gaitasun handiko ikasleak detektatzeko adierazle egokia.
Ikasle horien artean % 30-40 ingurukoa da eskola-porrotaren portzentajea; hori da benetako egoera, triste askoa. Zergatik? Bada hezkuntza-sistema ez dagoelako egokituta ikasle horien ikasteko modura eta erritmora. Ondorioa: aspertuta eta motibaziorik gabe egoten da ikaslea, eskolari gorrotoa diola. Eta motibatuta egotea da eskolan arrakasta lortzeko oinarri nagusia, ikaslea edozein dela ere.