Adimen-gaitasun handiko seme-alabak dituzten familiek osatzen dute Aupatuz elkartea
Hauxe da gure helburu nagusia: seme-alabak zoriontsuak izatea. Horretarako, oreka lortu behar da garapen intelektualaren, emozionalaren eta sozialaren artean, alderdi horietako bat baztertu eta beste bat hobetsi gabe.
Zer eskatzen dugu?
Ikasgelan berariazko laguntza behar du gure seme-alaben ikaskuntza-prozesuak, eta Espainiako Estatuko eta EAEko legediek onartu eta aldarrikatu egiten dute laguntza hori.
Aupatuz elkarteak laguntza eta lankidetza eskaintzen die ikastetxeei eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, honako helburu hauek lortzeko:
- Hezkuntza inklusiboa izatea, adimen-gaitasun handien detekzio sistematikoa barne hartuko duena, lehen eskola-etapetatik hasita.
- Irizpide pedagogiko zorrotzei jarraikiz prestatutako irakasleak izatea.
- Eskola malgua izatea, ikasle bakoitzaren izaera eta ikaskuntza-berezitasunak aintzat hartuz, haren premiak aseko dituena.
- Hezkuntza-administrazioa eraginkorra izatea, ikastetxeen eskakizun pedagogikoei erantzungo diena.
- Ikasle motibatuak izatea, ulertzen dituztela sentitzen dutenak, eta ikasteko edo jakin-mina asetzeko trabarik aurkitzen ez dutenak.