JAKIN-MINA DUTENENTZAKO MATEMATIKAK
Zientzia eta Teknologia Fakultateko Matematika Sailak antolatua, EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta BCAM Matematika Aplikatuen Euskal Zentroaren laguntzarekin.
KIMIKA
Kimikako laboratorioko zenbait saio: aurkezpena, materialen xehetasunak, haurren esperimentuak, eztabaida eta ondorioak. Zuzendaria: Biologian doktorea eta Gaitasun Handietan espezialista den aditu bat
- Sukaldaritza molekularra
- Slim Factory
- Argiaren koloreak: eguzkiaren istorio bat
- Usainen kimika sekretua
- Cola Factory: ondoen gordetako sekretua
- Eta beste asko
FILOSOFIA
Gure seme-alabek adin bereko beste neska-mutiko batzuekin zenbait gairi buruz —adiskidetasuna, nortasuna, bizitza, sentimenduak, edertasuna, askatasuna…— hitz egiteko gune partekatua izan dezaten. Gogoetarako gunea, askatasunez mintzatzeko. Hizlariak: horrelako jardueretan eskarmentu handia duten irakasleak, Filosofiako lizentziadunak.
LITERATURA
Filologia Hispanikoko lizentziadun baten eskutik, literatur sorkuntzako tailerra, Artearen Historiaren ikuspegitik, irudiaren eta idazketaren bidez sormena, behaketa eta espresioa garatzen ikasteko.
GEOLOGIA
Geologiako zenbait alorretan —Paleontologia, Estratigrafia, Oinarrizko Geologia—, Ingurumenean, Jasangarritasunean eta Turismo Geologikoan espezialistak diren zenbait geologoren eskutik, sentsibilizazioari, kontzientziazioari, hezkuntzari eta partaidetzari lotutako proiektuak garatzeko, herritarren GARAPEN JASANGARRIA eta gure ONDARE GEOLOGIKOAREN ZAINTZA helburu hartuta.
EMOZIOAK
Aubixan (Elgoibarren). Autoestimua, komunikazioa, emozioak eta beste hainbat alderdi partekatzeko, jorratzeko eta jarraibideak lantzeko gunea sortzea da helburua.