Familia-giroan

 

Familia-giroko ibilaldi ludikoak antolatzen ditugu. Hona adibide batzuk:

BParkAbentura

Bizkaia Park Abentura (Güeñes)

Piraten munduan murgiltzen dira neska-mutilak, zuhaitzetara eta itsasargi batera igotzen dira, piraten sareetatik ihes egiten dute, txirrista batetik jaisten dira…

artium

Artium (Gazteiz)

Bisita gidatuak, museoa bera nahiz bertako erakusketak ikusteko, eta arte garaikidearen sekretuetan murgiltzeko.

 

 

Eureka_Zientzia_Museoa

Eureka! Zientzia Museoa (Donostia)

Museo interaktibo horretan, erakargarria da informazioa emateko modua, eta berria komunikazio-estiloa, objektuen manipulazioa eta esperimentuak baititu oinarri.

Gasteizko Ingeniaritza Eskolara bisita

Gasteizko Ingeniaritza Eskolara bisita

Elkarteko guraso baten eta Ingeniaritza Eskolako irakasle baten eskutik, beren ikerketen berri emango digute Automatikako, Elektrizitateko eta Fluidoen Mekanikako irakasleek.

 

 

Zenbait kultur ibilaldi:

Ataun_-_Barrio_de_San_Gregorio_Museo_Barandiaran

  • Ataunera txangoa: ibilbidea bidezidorretan barrena, Barandiaranek jaso zituen euskal mitologiako pertsonaiak (lamiak, jentilak eta sorginak) ezagutzeko.
  • Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa (Madariaga dorrea): zetazeoak eta gure inguruneko zuhaitzak ezagutzeko aukera. AMBAR elkarteko kide batek zetazeoei buruzko hitzaldi entretenigarri bat emango digu; ondoren, Matxitxako lurmuturrera joango gara; eta, azkenik, Biodibertsitatearen Zentrora, aztarna-jokoaren bidez bertako zuhaitzak ezagutzera.
  • Foruko aztarnategia: Mikel Unzueta arkeologoak azalduko dizkigu herri horretan erromatarrek izandako kokagunearen sekretu guztiak.
  • Arditurriko meategiak (Oiartzun): azken 2.000 urteotan ia etenik gabe ustiatu izan den meategi bakarretakoa.
  • Mendaroko txokolate-fabrika: 1850ean sortua da, familia beraren esku jarraitzen du, eta gaur egun ere orduko errota bera erabiltzen da edateko txokolatea egiteko.
  • Plazaolako errotak (Lastur): XV. mendekoak dira eta, eraldatu aurretik, burdinola gisa jardun zuten. Han taloa egingo dugu, gero txistorrarekin jateko.
  • Gasteizko katedrala: katedral gotikoa nola eraiki zuten ikusiko dugu, zer arazo izan dituen mendeetan zehar, zer ikerketa arkitektoniko eta arkeologiko egin diren, eta zer proiektu dauden etorkizunerako.
  • Algorriko Baliabide Naturalen Interpretazio Gunea (Zumaia): itsasontziz egingo dugu bidaia, flyscharen alderdirik aipagarrienetako bat ikusteko, hala nola Kretazeoan eta Tertziarioan itsasoan bizi ziren zenbait organismoren fosilak.